Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gatzaga, turismo ondare garrantzitsua

Gatzaga, turismo ondare garrantzitsua

Gipuzkoako bazterretara bideratuko dituen turismo kudeaketaren aldeko apustua.

Kultura eta Turismo diputatua Gatz Museoan izan da Eneka Zancada alkatearekin eta Joanes Mendizabal turismo zinegotziarekin batera. Gipuzkoarako nahi duen turismo kudeaketarako eredua bisitariak “Leintz-Gatzaga bezala ezagutzeko modukoak diren” bazterretara bideratuko dituen kudeaketa da.

 

Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatua Leintz-Gatzagan izan da gaur goizean, Eneka Zancada alkatea eta Joanes Mendizabal turismo zinegotziarekin batera udalerriaren kanpoaldean dagoen Gatz Museoa bisitatu du. Itxasok “arreta soilik hiriburuan jartzen ez duen turismo jasangarria” aldarrikatu du, “hiriburuak erakarrita gure lurraldera datozen bisitariek Leintz-Gatzaga bezain ederrak diren Gipuzkoako bazterrak ezagut ditzaten”.

Diputatuak gatzagak eta Leintz-Gatzagako natura ingurunea nabarmendu ditu “Gipuzkoako turismo ondare garrantzitsu” gisa, eta baieztatu du “Turismo Departamentuan lanean ari dela gure lurraldera datozen bisitariak hona gerturatzeko, eta parte zaharra, natura ingurunea edo Gatz Museoa bezalako leku erakargarriak dituen bazter hau ezagutzera emateko”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuak apustu argia egin du gure lurraldeak dituen leku erakargarri guztiak indartzeko, eta turistek Gipuzkoako geografia osoko puntu desberdinak bisitatu eta ezagut ditzaten. Horretarako, Explore San Sebastian Region turismo bulegoa hainbat ekintza egiten ari da, hala nola Eskualdeen Txokoa, hamar eskualde hamar hilabetean ekimena, urteko hilabete bakoitzean Gipuzkoako eskualde bat sustatzen duena, eta abian jarri berri du  www.sansebastianregion.com web orri berria, gure lurraldea bisitatzen duten turista guztiei Gipuzkoak leku erakargarrien berri emango dien atari modernoa.

  

1786