Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea "Naturaren Ordua", Ingurumenaren Mundu Eguna

"Naturaren Ordua", Ingurumenaren Mundu Eguna

José Ignacio Asensio: "Ingurumena Gipuzkoako DNAn dago".

2020/06/04

Ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumena eta biodibertsitatea babesteko konpromisoa berresten du.

2020ko ediziorako hautatutako leloak - "Naturaren Ordua" - munduko herritarrei helarazi nahi dizkie Lurreko izaki bizidun guztiak konektatzen dituzten loturak eta nola jardun  #Naturarenalde. 

"Ingurumena Gipuzkoako DNAn dago, eta Ingurumenaren Mundu Eguna urteko unerik onena da ingurumena babesteko munduko kontzientzia berriarekin dugun konpromiso iraunkorra adierazteko", azaldu du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak.  Rousseauk esan zuen bezala, "Liburu bat dago beti zabalik begi guztientzat: natura".

Bere hitzaldian, Jose Ignacio Asensiok gogorarazi du urtero, data honetan, gogora ekartzen direla egiten zaizkion kalteen aurka jaikitzen den naturaren indarra modurik mingarrienean agerian utzi duten gertakariak.  Eta, koronabirusaren krisia, naturaren oreka delikatua aldatzeak gaixotasunak hedatzeko baldintza idealak sortzea dakarrela erakusten duen froga gogorra dela.

Zoritxarrez, gogorarazi du Asensiok, erabili eta botatzeko plastikoak berriz ere protagonista izan dira azken asteetan, osasun krisiaren aurrean hartu beharreko neurri higienikoen eta arretazkoen ondorioz ugaritu egin baitira hondakin horiek.

Bere hitzaldian, foru diputatua pozik agertu da joan den asteartean, Ingurumenaren Mundu Eguna baino egun batzuk lehenago, Gobernuak onartu zuelako Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia, 2030erako ekonomia linealetik zirkular batera igarotzeko, eta hondakinen lege aurreproiektua onartu zuelako, non hondakinen gaikako bilketa nahitaezkoa izatea aurreikusten den, eta, besteak beste, erabilera bakarreko plastikoak debekatzen diren 2021eko uztailetik aurrera.

Ildo horretan, gogorarazi du, Gipuzkoa lurralde aitzindaria dela eta 2014an onartu zuela  "Klima Aldaketari aurre egiteko 2050erako Gipuzkoako Estrategia", ekonomia zirkular baterako trantsizioa funtsezkotzat jotzen duena.

Amaitzeko, Jose Ignacio Asensiok adierazi duenez, "Biodibertsitatearen galera iraultzea da planeta lehengoratzeko eta osasuntsu mantentzeko modu bakarra.   Naturarekin dugun harremana berrasmatzeko eta gure erabakiak hartzeko erdigunean jartzeko ordua da.  Gure gogo kolektiboak, naturaren alde gehiago egiteko dugun gogoak, biodibertsitatea eta osasuna dakar Planetarentzat, eta etorkizuna gure seme-alabentzat. Iraungitze datarik gabeko konpromisoa da, eta ez dago atseden egunik, ezta erlaxazio egunik ere".

  

1474