Atzealdea

Diputatuen Kontseiluak 2018ko abenduaren 18ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen Kontseiluak 2018ko abenduaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2018ko abenduaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Jakin Taldeari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" ematea.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Elkarrekin - Together Kultur elkarteari: "Ateak Ireki Euskal Komunitateari" proiektua finantzatzeko 2018an burutuko diren ekitaldiei dagokienez.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Centro de Desarrollo Tecnológico, Innovación y Emprendimiento, ISEA S. Coop-ri: "Gipuzkoa Territorio Ambidiestro" proiektua finantzatzeko 2018. urtean (1.fasea).  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Gabiriako Udalari: Gabirian GI-3540 errepideko P.K. 2,2310 eta  GI-3520 errepideko P.K. 5,785 puntuen artean dagoen zatia egokitzearen proiektua finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Mutiloako Udalari: GI-3540 errepideko P.K. 2,2310 eta GI-3520 errepideko P.K. 5,785 puntuen artean dagoen zatiaren egokitze lanak finantzatzeko.  
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza ematea zuzenean "JACOBI" Irun/Bidasoako Donejakue Elkarteari: Irungo Donejakue Bideko aterpetxean egindako egokitzapen lanen kostuak finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Urnietako Udalari: ekarpen gehigarri gisa Udalak Saroberen instalazioetan egin dituen inbertsioen gastuak finantzatzeko.  
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea HAZI Fundazioari egindako 2018. urteko kudeaketa mandatu espezifikoa: hitzarmen horretan zehaztutako zerbitzuak emateko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioari: Gipuzkoako Parke Naturalen Sarea kudeatzeko gastuak finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean CIDETEC Fundazioari: ioi-litiozko baterien ikerketarako areto lehor berri baten eraikuntzaren eta abiaraztearen lehen etapa finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Donostiako Sustapena, SAri: “ZENTRE - DONOSTIA DESIGN INSTITUTE” eta “CLUSTER DE LA MODA” ekimenetan oinarritutako tokian tokiko garapeneko dinamika baten garapena finantzatzeko.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean ELKARGI Elkarrekiko Berme Elkarteari: hornidura teknikorako funtserako ekarpen gisa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Leaburuko Hiri Antolaketako Plan Orokorra. (GHI-080/18-P03)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren artean lurzatien lagapena egitea: Irunen AP-8 autobidearen lotune berria eta hegoaldeko ingurabidearen 1. fasea gauzatzeko proiektuan aurreikusitako obrak egikaritzeko.  
  • Onartzea Zarauzko Ipar kalea, 5ean, lehenengo solairuan dagoen etxebizitzaren erabileraren lagapena, Zarauzko Udalak egindakoa: buruko gaixotasuna duten pertsonei ostatua emateko.  
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta Ordiziako Udalari itzultzea Goierriko suhiltzaile etxeak daukan 2.100 m2-ko lur zatia. 
  • Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Esku-hartze eta Ikuskaritza Zerbitzuaren txostenarekiko ez-adostasuna ebaztea: ordainketa aginduekiko,  Transportes Pesa, SA enpresaren alde.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Ordainketa kredituaren transferentziak egitea  Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.  
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politikako Departamentuan.  
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea Bidegi SA foru sozietate publikoari langileak kontratatzeko.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzen dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.  
  • Aldatzea IRSE Euskadirekin sinatutako lankidetza hitzarmena: babes gabezia egoera larrian edo desanparo egoeran dauden 18 urte baino gutxiagoko adingabeei egoitza harrera zerbitzua emateko (I., II. eta III. eranskinak).  
  • Zabalduz Gizarte Ekimeneko Elkarte Kooperatiboak entitatearekin sinatutako hitzarmena bertan behera uztea eta berria onartzea: babesgabetasun egoeran dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazteei emantzipaziorako laguntza zerbitzua emateko.
  • Gastua baimentzea eta xedatzea: Errenteriako Jesusen Bihotza Udal Egoitzaren Patronatuaren alde adineko pertsonen egoitzaren kudeaketa dela eta sortutako defizita finantzatzeko.