Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 27ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2018ko azaroaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Zerbitzu hauek esleitzeko prozedura irekia hutsik deklaratzea eta kontratazio espediente berri bat onartzea: Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiaren dokumentu funtsak katalogatu eta sailkatzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • 2018ko enplegu publikoko eskaintza onartzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza ematea zuzenean Donostiako Tranbia Konpainiari:  Dbus elektrifikatzeko proiektuan laguntzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Eskola handitzeko Antzuolako 1. eta 5. Areei dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Arau proiektua, 2019. urterako zerga neurriak onartzen dituena.
  • Foru Arau proiektua, sozietateen gaineko zergan kultura sustatzeko pizgarriak aldatzen dituena.
  • Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kultur mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriak arautzen dituena.
  • Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta haren organismo autonomoetako langile izateko hautapen probetan parte hartu nahi dutenei eman beharreko zerbitzuengatik tasa bat ezartzen duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean sinatu beharreko hitzarmenaren proposamena onartzea: Ticket Bai proiektua garatzeko.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onestea: Arroa Behean (Zestoa), N-634 eta GI-631 errepideen artean, biribilgunea egiteko (2-I-19/2017).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Arroa Behean (Zestoa), N-634 eta GI-631 errepideen artean, biribilgunea egiteko proiektua (2-I-19/2017).
  • Proiektu hau onestea: N-I-434 errepidetik GI-2130-A errepiderako irteeran biribilgunea egiteko proiektua (2-I-99/2018).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: N-I-434 errepidetik GI-2130-A errepiderako irteeran biribilgunea egiteko proiektua (2-I-99/2018).
  • Proiektu hau onestea: Eskoriatzan GI-627 errepidean 28,745 eta 28,885 KP artean lur-erauzketako ezponda egonkortzea proiektu berrikusia (2-ME-11/2018-RP).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Eskoriatzan GI-627 errepidean 28,745 eta 28,885 KP artean lur-erauzketako ezponda egonkortzea proiektu berrikusiaren proiektua (2-ME-11/2018-RP).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-3711 errepidean (4,400 - 4,475 KP) lerradurak izandako ezponda egonkortzea (7-ME-91/2017-PA).
  • Hasierako onespena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegi SAren arteko Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoa aldatzeari: N-I eta A-15 errepideek osatutako ahalmen handiko bide ardatzeko Gipuzkoako zenbait zatitan kobrantza sistemaren proiektua idatzi eta gauzatzeko, eta ordainketa sistema abian jarri, erabili, mantendu eta ustiatzeko.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: abenduaren 12ko 24/2017 Foru Dekretuaren aurka jarritakoa.