Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen Kontseiluak 2018ko maiatzaren 8ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2018ko maiatzaren 8ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/05/08
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko enplegatu publikoek zerbitzua emateko sistema misto bat arautzea, zeinean ohiko lan presentzialaz gain lan ez-presentziala ere izango baita, telelanaren bitartez.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Ekonomia Suspertzeko "Bonu teknologikoak" programakoak.
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasun, jasangarritasun eta lankidetzaren indartzea sustatzeko programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea: 2018ko otsailaren 27ko erabakiaren aurka jarritakoak, GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 kp-en artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektuan jendaurreko informazio eta entzunaldi tramitea ebatzi zuena (2-EM-28/2016).

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Goierriko Ekimena garapenerako agentziari (Goieki): Goierriko Energia Plana sustatzeko, dinamizatzeko eta garatzeko ekintzak burutzeko.
  

1590