Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen Kontseiluak 2018ko martxoaren 13ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2018ko martxoaren 13ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/03/13
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Zerbitzu kontratazio espediente hau onartzea: Bitarteko eta komunikazio euskarri desberdinetan (prentsan, irratian, telebistan, kalean eta interneten) informazio, publizitate, komunikazio eta gizarteratze elementuen planifikazioa eta erosketa.

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorrekoak.
  • Diru laguntza hauen 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko.

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos SA" (IZFE SA) foru sozietateari baimena ematea: garapeneko teknikari bat kontratatzeko, mugagabeko kontratuaren bidez.
  • Aurretiazko eginbideetan akusazio partikular gisa jardutea gizarte laguntzak bidegabe jasotzearen inguruan.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Behin betiko onartzea Pasaiako Portuko zerbitzugunearen antolaketa Plan Bereziaren berrikuspena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua sortzea, konpromiso kredituen transferentzia egitea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politikako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Kreditu gehigarria onartzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko hainbat erreklamazio ebaztea (10/2006 Foru Araua, PFEZ).

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onartzea: "GI-3592 errepidea (1,065-1,300 KP) zabaltzeko eta hobetzeko proiektua (1-EM-42/2017)."
  

1469