Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapena onartzea: Aieteko Giza Eskubideetako Baliabide Pedagogikoen Zentroaren proiektuko fase pilotua garatzeko.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sarea sortzeari buruzkoa.
  • Baimena ematea Kirolgi Fundazioari Gipuzkoako kirolariei zuzendutako diru laguntzak emateko eta oinarri arautzaileak aldatzea.
  • Oinarri arautzaile hauek onartzea: "Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria 2019".
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrari Orokorreko Teknikarien hogeita hamabost plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko, hautapen prozesuaren oinarriak eta deialdia onartzen zituen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko urtarrilaren 8ko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Medikuen lau plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuaren oinarriak eta deialdia onartzen zituen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko urtarrilaren 8ko erabakiaren aurka jarritakoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gastronomia 4.0 programakoa.
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta IBIL Gestor de Carga de Vehículo Eléctrico, S.A.-ren artean sinatu beharreko adostasun akordioa izeneko protokoloa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • 2019. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibideen 225.01 azpi-kontzeptua zehaztea.
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: N-I errepideko 438,475 eta 445,030 KPen arteko bidezoruaren egitura birgaitzea Irun-Gasteiz noranzkoan (2-RF-39/2019).
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Fabrikako obrak eta drainatze sarea hobetzea GI-3630 errepidean (2,220-2,630 KP) eta GI-4271 errepidean (0,425-2,110 KP).
  • Kontratazio espediente hau onartzea: behin-behineko euste sistemen hornikuntza, segurtasun elementu bezala erabiltzeko erreiak edo by-passak mozteko (3-SM-6/2019).