Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 30eko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 30eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 30eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako gazteen prestakuntza espezializatua osatzea helburu duten bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea hurrengo gaietan: kultura, gazteria, kirolak, turismoa eta lankidetza alorrean.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: tirada txiki eta ertaineko lanak inprimatzeko eta koadernatzeko zerbitzuari buruzko esparru akordioa egitekoa.
  • Aurkeztea Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ezartzeko planaren jarraipen eta ebaluazio txostena (2016-2018).
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Aretxabaletako Udalak egindako 487,83 m²-ko lursailaren doako lagapena: Aretxabaletako GI-627-31 lotunean Basabeko biribilgunea egiteko proiektua egikaritzeko.
  • Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazioari doan lagatzea Zarauzko Igerain edo Monte Albertia higiezinaren zati den Etxe Txikia eraikinaren erabilera.
  • Traktore bat doan besterentzea Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazioari:  Fraisoro Eskola Bigarren Hezkuntzako Institutuak dituen ikasleen prestakuntzarako erabiltzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko urteko kontuak.
  • Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Gizarte Politikako Departamentuan.
  • Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Errotaburu 2ko eraikineko fatxaden birgaitze eta konponketa proiektua.
  • Zerga zehapena barkatzeko eskaera ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Azkoitiko Udalari eskualdatzea "GI-3173 Urrategi (Azkoitia)" errepidearen hasierako zatiaren titulartasuna.
  • BIDEGI SAri atxikitzea eta desatxikitzea A-15 eta N-I ahalmen handiko errepideetako zati jakin batzuk, eta kobratzen hastea 6/2018 Foru Arauak araututako kanona.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Aldatzea Zorroaga Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa: mendekotasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
  • Aldatzea Atzegi elkartearekin sinatutako kontratu-programa: desgaitasuna duten pertsonei egoitza arreta eskaintzeko (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
  • Zuzentzea 2019ko martxoaren 26ko erabakiaren II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak Gerozerlan S.L. enpresari dagozkionak.
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Azpeitiko Loiolako Ignazio etorbideko 65-67 zenbakietako behe solairuan dagoen lokala egokitzeko obrak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro gisa erabiltzeko.
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Azpeitiko Loiolako Ignazio etorbideko 81-83 zenbakietako behe solairuan dagoen ekipamendu sozialeko lokala egokitzeko obrak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako bi ostatu modulu gisa erabiltzeko.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako Eibarko "Matsaria" egoitza harrera zerbitzua emateko.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako bost egoitzen (Azpeitia, Igeldo, Legorreta, Urretxu eta Arrasate) harrera zerbitzua emateko.