Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 5eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jardueretarako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan animaliak identifikatzeko zerbitzuak (A12/19-SE/K). Aldez aurreko tramitazioa.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan abereen osasun-kanpainak gauzatzeko zerbitzuak  (A13/19-SE/K). Aldez aurreko tramitazioa.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan albaitaritzako zeregin ofizialak burutzeko zerbitzuak (A10/19 SE/K). Aldez aurreko tramitazioa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Ogasun eta Finantza Departamentutik desatxikitzea, zerbitzu publikotik desafektatzea eta doan besterentzea katalogotik kendutako 373 armairu, Kemen PB80 modelokoak.
  • Gastua baimendu eta xedatzea adostutako konpentsazio gisa Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SAren alde: Tolosa, Villabona, Errekalde, Ibaeta eta Donostiako erdialdearen arteko bidaiaren zuzeneko garraio zerbitzuak eta zerbitzu batzuk ospitale gunera arte luzatuta ezartzeagatik 2019ko bigarren seihilekoan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Baimen eskaera proiektu hau aldatzeko: GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 KPen artean oinezkoen pasealekua egiteko proiektua (2-EM-28/2016).
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Meaga gainean (Getaria) biribilgunea egiteko proiektua jendaurrean jartzeko tramitea ebatzi zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko uztailaren 16ko erabakiaren aurka jarritakoa. (1-I-17/2017).