Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/06/11
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Iratxeta Consulting, S.L. enpresarekin sinatutako zerbitzu kontratu honen lagapena baimentzea: Untzi Museoa kudeatzeko.

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
  • Onestea berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an eman zuen Erdi Mailako Teknikaria lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an eman zuen Balio Anitzeko Langile lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2018ko irailaren 25ean eman zuen Administrari lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Diputatuen Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an eman zuen Kapataz lanpostu baten balorazioari buruzko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez automobilgintzako erregaien hornikuntza kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Konkurtso Legeko erantzukizun akzio indibiduala erabiltzea: 629/2014 Borondatezko Konkurtso Laburtuan.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Fundación Adinberri Fundazioak eman beharreko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: "Adinberri" programakoak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Deba-Zumaia itsasertz-zatiko biotopo babestuan dagoen lursail azalera baten erabileraren doako lagapena, Ikergune AIE interes ekonomikoko sozietateak egindakoa: ingurumena hobetzeko eta paisaia lehengoratzeko jarduketak egiteko.
  • Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak Kursaal Elkargunea SA sozietatearen kapital-handitzean parte hartzeko.

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: biribilgunea egiteko proiektua GI-631n Basarteko bidegurutzean (Azkoitia-Azpeitia) (1-I-39/2018).

NGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Leitzaran ibaian dagoen Ollokiko presa txikia eraisteko proiektuaren obrak, 2. fasea.
  

1585