Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/06/25
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019-2021 deialdia onartzea: herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideei zuzendutakoak.    

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Antzuolako Udalari: Eztala futbol zelaiaren aldagelak berritzeko.  
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Donostiako Udalari: Santa Klara uharteko Itsasargiaren etxean esku hartze artistikoa finantzatzeko.  
  • Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari: Gipuzkoa Basket taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko.  
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Mundubira 500: Elkano fundazioari: fundazioaren  jarduerak finantzatzeko.  

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan hildako animaliak eraldatzeko eta suntsitzeko zerbitzua emateko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.  
  • Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen erregelamendua eta fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua aldatzekoa.  
  • Arbitraje Batzordeari gatazka aurkeztea Estatuko Administrazioaren aurka.  
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan.  
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.  
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.  
  • Konpromiso kreditua sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  

1532