Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Soziolinguistika Klusterrari: IBILI euskararen berrikuntzarako laborategi kooperatiboaren proiektua garatzen laguntzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioari: trebatzaile-laguntzaileen egungo lan poltsa handitzeko hautaketa prozesua egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteari: Gastronomia 4.0 estrategiaren inguruan 2019 urtean garatuko diren jarduerak abian jartzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, bizikleta eta oinezkoen bide-zati egin berriak Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan sartzekoa.
  • "Kabia" foru erakunde autonomoari eta "Fundación Adinberri Fundazioa"ri dohainik lagatzea Gipuzkoako Foru Aldundiak Miramon eraikin taldean dituen bulegoen behe solairuko zenbait espazioren erabilera erakunde horien egoitza izan daitezen.
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea 040 zk.ko partzelaren lur-zatia, Seguratik Zerainera doan errepidea zabaltzea eta hobetzeko Proiektua (2-EM-2/1986 Gakoa).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • 2019ko apirilaren 2an onartutako kreditu gehigarria aldatzea (Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua).
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: desgaitasuna duten pertsonen osoko arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).