Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko irailaren 24ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko irailaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko irailaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Gastu gehigarria baimentzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko diru laguntzen 2019ko deialdian.  
  • Onartzea HAZI Fundazioari egindako 2019. urteko kudeaketa mandatu espezifikoa: Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren bidez sinatutako hitzarmenean zehaztutako zerbitzuak emateko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.  
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Eibarko Ospitaleko hirugarren solairuaren erabilera pribatiboaren lagapena, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2019ko apirilaren 30ean emana, bi egoitza-unitate soziosanitario instalatzearren.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.  
  • Konpromiso kredituak sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.  
  • Arbitraje Batzordeari gatazka aurkeztea Estatuko Administrazioaren aurka.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Zarauzko Udalarekin sinatutako hitzarmen hau aldatzeko gehigarria: "Errotaberri industri alorra hiritartzeko proiektuaren 2. separata, Iñurritza ibaia desbideratzeko bosgarren fasea" proiektuaren lanak gauzatu eta finantzatzeko (2-CO-44/2018).  
  • Lan kontratu hau gauzatzeko urtekoak doitzea: GI-2632 errepideko 17,335 eta 21,950 KPen artean, zorua birgaitzeko eta drainatze sarea eta euste elementuak hobetzeko proiektua (1-RF-5/2019).