Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 12ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jardueretarako udalei eta mankomunitateei nahiz emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutakoak.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Indargabetzea ondorengo kontratua: "Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) eraikinaren erreforma integralari dagozkion proiektuak eta bestelako dokumentu tekniko osagarriak idazteko zerbitzuak", aldi baterako enpresa elkartearekin "AEE AL-BAB KMK" sinatua.  
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.  
  • Onartzea berrikusi diren lanpostuen balorazioa.  
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: 2018ko maiatzaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez onartu baitzen berrikusi ondoren aldaketarik izan ez zuten lanpostuei zegokien balorazioa.  
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko programakoak.  
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programakoak.  
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Zerbitzu publikoari lotzea eta Gizarte Politikako Departamentuari atxikitzea: Mendaroko Jose M.ª Linazasoro kaleko 13. zenbakiko higiezin batzuk.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretu-Araua, inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen zenbait birsailkapenen neutraltasun fiskala ezartzen duena.  
  • Konpromiso kreditua sortzea  eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.  
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Gizaide Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: gaixotasun mentala duten pertsonei egoitza zentro eta eguneko zentro zerbitzuak emateko.  
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Errenteriako adineko mendeko pertsonentzako Olibet eguneko zentroa egokitzeko.