Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 26ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko martxoaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lan baldintzak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea, lanpostuen balorazio sistema mantentzeko prozeduraren ondorioz.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, gas naturalaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa gauzatzeari buruzkoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Baimentzea garraio-zerbitzuaren zuzeneko kontratazioa Deba - Mutriku - Ondarroa eta Deba - Lekeitio autobus-anezkaren bidez GI-3230 errepidetik, GI-638 errepidea itxita dagoen bitartean.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2019ko martxoaren 20ko akordioa, errepideen arloko eginkizun eta zerbitzuak erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eskualdatzeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izango duen eragina zehazteari buruzkoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko egituretan eta ezpondetan jarrita dauden ainguraketak ikuskatzea eta kontrolatzea (5-O-28/2018).
  • Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarean, txosten geoteknikoak idaztea (8-O-110/2018).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarearen Katalogoa aldatzea.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Aldatzea Casa Hermanas Hospitalarias Aita Menni erakundearekin sinatutako lankidetza hitzarmena: zerbitzuak eskaintzeko buruko gaixotasuna duten pertsonei (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
  • Lankidetza hitzarmen eta kontratu programa hauek aldatzea: mendekotasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko zenbait entitaterekin sinatutakoak (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza ematea zuzenean Andoaingo Udalari: Beterri-Buruntza udaletako Mankomunitatearen izenean, Beterri-Buruntzako Energia Plana sustatzeko, dinamizatzeko eta garatzeko ekintzak burutzeko.
  • Diru laguntza ematea zuzenean Debagoieneko Mankomunitateari: Debagoieneko Energia Plana sustatzeko, dinamizatzeko eta garatzeko ekintzak burutzeko.