Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko otsailaren 12ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko otsailaren 12ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko otsailaren 12ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: "Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab" programako diru laguntza lerrokoak.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Onespena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak garapenerako lankidetzan jarduteko esparru estrategikoari.
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: garapenerako lankidetza sustatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideei zuzendutakoak.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Diruzko ekarpena egitea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari: 2019ko funtzionamendu gastu arruntak finantzatzeko.
  • 2019. urteari dagokion gastua baimentzea: diru-sarrera bermatuen sisteman sartuta dauden bidaiarien errepideko garraio publikoko linea erregularren enpresa emakidadunentzako konpentsazio gisa.
  • Ibilgailu bat doan besterentzea Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari.
  • Gastua baimendu eta xedatzea Autobuses Garayar SA enpresaren alde: 2019an "Andoain-Donostia, adarrak barne" eta "Pikoaga-Hernani-Donostia" emakidetako bidaiarien garraio erregularreko zerbitzuak ustiatzeagatik adostutako konpentsazioari aurre egiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan (2018ko Informatika plana).
  • Kreditu gehigarria onartzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan (Hondartzen irisgarritasuna hobetzeko lanak).
  • Kreditu gehigarriak onartu eta gastua baimentzea Ogasun eta Finantza Departamentuan konkurtso eta zerga-bilketako prozeduretan ondasun higiezinen eta eskubideen adjudikazioa finantzatzeko.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onestea eta proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko espedientea eta obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea: "San Lorentzo-Larreko tuneleko Donostiako noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) (2-IN-83/2018)".
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Tolosako Udalarekin eta Iurreamendi egoitza erakunde autonomoarekin sinatu beharreko hitzarmena onartzea: adineko pertsonentzako Iurreamendi egoitzaren kudeaketa eskualdatzeko.
  • Arrasateko Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onartzea: adineko pertsonentzako Iturbide udal egoitzaren kudeaketa eskualdatzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: mendeko adinekoei hainbat zerbitzu eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2019an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Onestea udalekin sinatu beharreko kudeaketa mandatuaren hitzarmenaren eredua: mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko iraunkortasuna eta ingurumeneko hobekuntza sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, eskualdeko erakundeei, elkarteei eta enpresei zuzendutakoak.