Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2019ko otsailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2019ko otsailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko otsailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru Laguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea: 2019. ekitaldia.  
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura, euskararen erabilera sozialaren esparruan emateko.  
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritu eta sendotzeko.  
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea IZFE SAri: mugagabeko kontratuen bidez garapeneko lau teknikari, sistemetako teknikari bat eta Estrategiako eta Eraldaketa Digitaleko arduradun bat kontratatzeko.  
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programakoak.
  • Diru laguntza hauen 2019ko deialdia onartzea: Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzea izeneko diru laguntzen programakoak.  
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 10.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak; udal plangintza orokorreko hirigintza tresnak berrikusteko edo egokitzeko 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legera egokitzeko gastuak finantzatzeko eta, horretaz gain, udalerriko eremu andeatu edo degradatuak lehengoratzeko esku-hartze programak egiteko gastuak finantzatzeko.  
  • Itzultzea 055 zenbakia eta 133 zenbakia duten lursailak: GI-632 errepidearen Zumarraga Ekialdeko lotunetik Urretxu-Legazpiko lotunerainoko zatia eta Urretxu-Antzuolako saihesbidea egiteko proiektuaren 1. Separataren lanak gauzatzeko desjabetu zirenak.  
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: bizikleta eta oinezkoentzako (Eibar) Azitain-Maltzaga arteko bidea (9. Ibilbidea: Ego Bailara 09 001F Zatia) egiteko proiektu aldatua onesteko Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaerak ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA
  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: Astigarragan, Garraioaren Zentro Integralaren Proiektua (1-P-101/2018).   
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Hainbat erakunde laguntzailerekin sinatu beharreko hitzarmen edo kontratu-programaren eredua onartzea: mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei eta buruko nahasdura duten pertsonei zerbitzuak emateko.  
  • Gastua baimendu eta xedatzea: mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei eta bazterkerian dauden edo arriskuan egoteko dauden pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2019an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.  
  • Hainbat erakunde laguntzailerekin sinatu beharreko kontratu-programaren eredua onartzea: bazterkeria egoeran edo arriskuan egoteko egoeran dauden pertsonei zerbitzuak emateko.  
  • Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu programek eta lankidetza hitzarmenek 2019an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.