Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 1eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 1eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/12/01
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Adierazpen instituzionala: 2020ko euskararen nazioarteko eguna.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko langile publikoek sistema misto baten bidez zerbitzuak ematea ezartzen duten arauak onestea. Sistema horrek modalitate presentziala eta modalitate ez-presentziala barne hartzen ditu telelanaren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiak ekarri duen egoerari lotuta.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko lanpostuen zerrenda aldatzen zuen 2020ko ekainaren 30eko erabakiaren aurka jarritakoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Fundación HAZI Fundazioari egin beharreko 2020. urteko kudeaketa mandatu espezifikoa onartzea: 2017ko azaroaren 22an sinatutako hitzarmenean zehaztutako zerbitzuak emateko.
  • Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko (aldez aurreko tramitazioa).
  • Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: nekazari gazteek enpresak sortzeko (aldez aurreko tramitazioa).

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimentzea: Avanza Bidaiak Euskadi SA eta Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SA enpresekin hitzartutako hileko ordainketei aurre egiteko 2020ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 11/2020 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 1ekoa COVID-19aren bigarren olatuaren ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu honen 1. proiektu aldatua onestea: Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeko poligonorainoko tartean GI-2637 errepidea hobetzeko proiektua.
  • Kontratu hau aldatzea: Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeko poligonorainoko tartean GI-2637 errepidea hobetzeko proiektuaren 1. proiektu aldatuko obrak gauzatzeko.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: egoitza harreraren jarraipena eta ikuskapena egiteko laguntza teknikoko zerbitzuarena (aldez aurreko tramitazioa).
  • Kontratazio espediente hau onartzea: bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonek COVID-19aren ondorioz isolamendu baliabideetan egin behar dituzten isolamendu eta berrogeialdietarako egoitza zerbitzua eta laguntza zerbitzua (aldez aurreko tramitazioa).
  

1574