Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko apirilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko apirilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko apirilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdietan eman beharreko dirulaguntzen zenbateko osoa zati batean murriztea: Internazionalizazio Programa eta “Gipuzkoa Industria 4.0: Produktuen eta zerbitzuen garapena” programa.
  • Indarrik gabe uztea Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako dirulaguntzen 2020ko deialdia.
  • Gastu gehigarria baimentzea: Bonu Teknologikoak -TELELANA- programaren dirulaguntzen 2020ko deialdian.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Onestea Foru Aldundiaren jarduera arrunta pixkanaka hasteko kontingentzia Plana.
  • Onartzea kontratazio espediente hau: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez bizitza eta istripu aseguruak kontratatzeko esparru akordioa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Onestea 2020-2023 Plan Estrategikoarekin lotutako 2020 ekitaldiko aurrekontu programa berriak.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: "Proiektu komunak" delakoa.
  • IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: “Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzuko  aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena” delakoa.
  • IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: “Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzuko  aplikazioen mantenua eta funtzionaltasun berrien garapena” delakoa.