Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 17ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 17ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/11/17
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • 23/2020 Foru Dekretua, azaroaren 17koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko oinarrizko departamentu egitura berriari buruzkoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • 24/2020 Foru Dekretua, azaroaren 17koa, zeinak aldatzen baitu apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiei landa garapenerako laguntzak emateko: mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten zonaldeetarako laguntzak; nekazaritza ingurumenaren eta klimaren arloko laguntzak; eta nekazaritza ekologikorako laguntzak.
  • 25/2020 Foru Dekretua, azaroaren 17koa, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak.
  • Zuzenean emandako dirulaguntza honetan ezarritako epeak luzatzea: sukaldaritza- eta hostalaritza- sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialari emandakoan.
  • Onartzea Gomiztegi Elkartean parte hartzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria izendatzea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko langileei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: "Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Araua aldatzekoa."

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 10/2020 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 17koa, epe luzerako zorpetzearen gehieneko muga 2020ko ekitaldirako handitzen duena.
  • 26/2020 Foru Dekretua, azaroaren 17koa, Ogasuneko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: "zerga jakin batzuetan aldi baterako errekarguen bidez COVID-19 tasa berezia ezartzekoari buruzkoa."

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Jarduketa Plan hau eguneratzea: A-15 autobideko tuneletan estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (Zuzentarau 2004/54/CE).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-2632 errepidetik Urretxurako sarbidean Intxeneako biribilgunea egiteko proiektua (2-I-51/2019).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Norbera babesteko ekipamenduak eta material sanitarioa hornitzeko, adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zentroetan eta eguneko zentroetan COVID-19ari aurre egiteko. (Presako tramitazioa)
  

557