Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/11/24
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala: emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Fundación Arantzazu Gaur Fundazioari: ekipamenduetan inbertsio berriak finantzatzeko «Arantzazuko Gizarte Berrikuntzako Laborategia» sortzeko prozesuan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostu zerrenda aldatzea.
  • Onartzea Segurako Aingeru Guardakoa Aterpetxeko karrerako funtzionarioentzako Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa eta lanpostu zerrenda aldatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei eta lan kontratupeko langileei gordetako lanpostu zerrendak aldatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • 31/2020 Foru Dekretua, azaroaren 24koa, Fraisoroko Nekazaritzako Laborategiaren inguruan Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak ematen dituen zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituena.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Apartamentu Turistikoen Euskadiko Elkarteari (APARTURE): check-in & check-out online contactless sistema garatzeko, sektore turistikoko enpresei laguntza emateko euren digitalizazio prozesuan.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Ondasun higigarriak besterengarritzat jotzea eta Mugarik Gabeko Suhiltzaileen GGKEari dohainik besterentzea.
  • Kultura, Lankidetza, Gazteria eta  Kirol Departamentutik desatxikitzea eta Gizarte Politiketako Departamentuari atxikitzea ondasun higiezin hau: Seguran kokatua dagoen Aingeru Guardakoa aterpetxea bakarrik dauden adingabe atzerritarren harrerarako erabiltzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 KP-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko (1-EM-13/2020).
  • Proiektu hau onestea: "Belabietako tunelaren (A-15 Autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusia. Iruñerako hodia (1-IN-1/2019-S1-RP)".
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: "Belabietako tunelaren (A-15 Autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusia. Iruñerako hodia (1-IN-1/2019-S1-RP)".
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: "Belabietako tunelaren (A-15 Autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa Iruñerako hodia (1-IN-1/2019-S1-RP)".

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea sinatutako kontratu hauetan aplikatu beharreko prezioak: adineko mendeko pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak emateko.
  • Onartzea gehienezko erreferentzia tarifak honako lankidetza hitzarmen eta kontratu-programa hauetan: adineko mendeko pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei egoitza eta eguneko zentroen zerbitzuak emateko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: Trintxerpe-San Pedroko udal ludotekan esku hartzea finantzatzeko.
  

584