Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 3ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 3ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko azaroaren 3ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jardueretarako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutakoak. (Aldez aurreko tramitazioa)
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Txara I eraikinaren garbiketa. (Aldez aurreko tramitazioa)
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Alokabide SA merkataritza sozietatearekin sinatu beharreko lau etxebizitzen erabileraren kostu bidezko lagapena: GazteOn SareLan eta Habitat programak garatzeko.
  • Donostiako saihesbideko zubibideen azpian dagoen lurzati baten erabilera pribatuaren emakida administratibo ematea Ur-Kirolak Itsas Kirol Elkarteari.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentziak egitea  Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektua (2-NC-108/2017).
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektuko obren zuzendaritzarako Laguntza Teknikoa (2-NC-108/2017-DO).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Atzera egitea kontratu hau esleitzeko prozeduran: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzentzeko, eraikitzeko, ekipatzeko eta ustiatzeko obren emakidarako kontratazio espedientean.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Oinarri arautzaile hauek onartzea: "Ondare Saria".