Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 16ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: museoei, interpretazio zentroei eta antzokiei zuzendutakoak, COVID-19 osteko irekiera protokoloen gastuak eta osasun segurtasunari lotutakoak ordaintzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko goi mailako teknikariak karrerako funtzionario izendatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Bista Alai kaleko 2. zenbakiko B eta C erdisotoetako etxebizitzak erabiltzeko doako lagapena, Beasaingo Udalak egindakoa: GazteOn SareLan eta Habitat egitasmoetarako; eta Oria pasealekuko 14. zenbakiko 3. B etxebizitza erabiltzeko doako lagapena, likidazioan dagoen Beasain Lantzen SAU udal sozietateak egindakoa: GazteOn SareLan egitasmorako.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen arlokoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: COVID-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdian sortutako gastuei aurre egitearren kultura zerbitzuen sektoreko autonomoei laguntzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoa Kultura Bonuak emateko.