Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 23ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 23ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 23ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Adierazpen instituzionala: 2020ko ekainaren 28a, LGTBIen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programakoak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Pasaiako Portuko Agintaritzarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: bien eskumenekoak diren portu esparruetan gertatzen diren suteetan nahiz bestelako ezbeharretan prebentzio lana egiteko eta esku hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzeko.
  • Aurkeztea gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzearen inguruko betebeharren 2019. urteko betetze mailari buruzko txostena; betebehar hori martxoaren 11ko 4/2019 Foru Arauak, Gobernu Onari buruzkoak jasotzen du, foru gobernantza publikoaren esparruan.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Behin betiko onestea Astigarragako "Zarkumendegi Zabalpena" 23 HIEari, sagardotegien ordenantzari eta lurzoru urbanizaezinaren beste zehaztapen batzuei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Arau proiektua, iruzur fiskala eragozteko lanabes teknologikoak erabili beharra ezartzen duena.  
  • Kreditu gehigarria onartzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan (Hobekuntzak GFAren herri onurako mendietan).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Baliozkotzea Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuak emandako apirilaren 16ko 330/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez onartzen baita, COVID-19ak sortutako osasun krisiaren egoerari lotutako interes publikoko arrazoiengatik, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidezko kontratazio espedientea, egoitza unitateko zerbitzua eskaintzeko, COVID-19 kasuetan aldi baterako egonaldiak eta COVID-19ko berrogeialdiak egiteko, Eibarko Subakutuen Ospitaleko hirugarren solairuan.
  • Indarrik gabe uztea 2020ko martxoaren 17an Diputatuen Kontseiluak hartutako erabaki hau: Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonen familia zaintzaileei laguntza emateko programak egiteko zerbitzuen kontratazio espedientea onartzen duena.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Txuri-Urdin Izotz Jauregia ustiatzeko proiektua onartzea eta aldi berean ekipamendua zerbitzu-emakida bidez kudeatzeko dagokion kontratazio espedientea.