Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 2ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 2ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 2ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Elkarrekin Together Kultur Elkarteari: Ateak Ireki 2020 proiektuaren komunikazioan egindako gastuei aurre egiteko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Laneki Elkarteari: Lanbide Heziketaren esparruan ikasmaterialak sortzeko eta hedatzeko programa, eta Gipuzkoako Lanbide Heziketan nahiz lan munduan euskararen erabilera areagotzeko egitasmo esperimental bat garatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Bizikidetza Lantzen programaren barruan dauden udalerrietako proiektuak gauzatzeko Gipuzkoako udalei zuzendutakoak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Zaldibiko Udalari: euriek udalerriko zenbait bidetan eragindako gastuak zati batean finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Ataungo Udalari: euriek Iturtxoko bidean eragindako gastuak zati batean finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: "Innobideak-kudeabide" programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoan mugikortasun elektrikoaren sektorea sustatzeko Smart Mobility Industry programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, eraikinen energia ikuskapenak eta ziurtapenak egiteko zerbitzuari buruzko esparru akordioa burutzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Santiago Egoitzari (Larrea auzoa 7 zenbakia) dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Villabonako Udalak egindakoa.
  • Doan lagatzea Ubako Andre Mariaren baselizaren erabilera Donostiako Gotzaindegiari: ospakizun erlijiosoak eta komunitateko bilerak egiteko.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian, horri erantsitako Peñaflorida kaleko eraikinean eta Julio Caro Baroja 2 zenbakiko bulegoetan mantentze-lanak eta hainbat foru eraikinetan zuzenketa-lan isolatuak gauzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin, Nafarroako Zerga Ogasunarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea: Berehalako Informazio Horniduran erabiliko den errolda instrumentala osatzeko.
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko ekitaldiaren urteko kontuak.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Baliozkotzea Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuak emandako maiatzaren 18ko 388/2020 Foru Agindua, norbera babesteko ekipamenduak (NBE) erosteko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Huts deklaratzea ondorengo proiektuko obren kontratua esleitzeko hasitako prozedura hau: "Koldo Mitxelena Kulturunea - KMK Eraikinaren Eraberritze Integrala".