Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 30eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko ekainaren 30eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/06/30
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAri agindu beharreko mandatu hau onartzea: "Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren Landa Inguruneko arloko sistema informatiko guztiak HAZI Fundaziotik IZFE SAra transferitzeko" delakoa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: gaixotasun larrien aurkako ikerketarako dirulaguntzen programakoa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzea programakoak.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako itsasbazterreko hondartzak garbitzeko zerbitzuak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bizitegi-kalifikazioa duten area eta sektoreetako gehieneko etxebizitza-kopurua malgutzeko Mendaroko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak, udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzearen edo berrikustearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  

1512