Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko irailaren 22ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko irailaren 22ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/09/22
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Deusto Fundazioa - Lehiakortasunerako Euskal Institutuari (ORKESTRA): lurraldearen lehiakortasunaren inguruko ezagutza zientifikoaren garapenean aurrera egin eta sakontzeko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Jaizkibelgo (Hondarribia) ekialdeko magaleko erreken uholdeak prebenitzeko proiektuaren lanak 2. fasea -6. eta 8. kolektoreak (2020/65-SA-LI) gauzatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiak emaniko VT baimenen jabeei bideratutakoak mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokitutako autotaxiak eroste aldera.
  • Osatzea Diputatuen Kontseiluaren 2020ko uztailaren 28ko erabaki hau: Gipuzkoako bidaiarien hiriarteko errepideko garraio zerbitzu erregularraren ustiaketarako, bidaiarientzako informaziorako eta baliozkotze eta salmentarako laguntza sistemaren proiektua idaztearen, hornitzearen, konfiguratzearen, zerbitzuan jartzearen, operatzearen eta mantentzearen kontratazio espediente mistoa onartzen zuena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko hainbat eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Presazkotzat jotzea lan hauek: N-121-A errepideko Alunda eta Gurutze zubibideak konpontzea (gakoa 5-OF-39/2020-EMERGEN).

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Kamerata Euskdivarius elkarteari: 8 udalerrietan egingo diren Beethovenen sinfonietako zortzi kontzertu pedagogikoen programa burutzeko.
  

1644