Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko irailaren 29an bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko irailaren 29an bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/09/29
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: HABEren euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko.
  • Onartzea Climate Kic entitatearekin sinatu beharreko lankidetza konpromisoa: "Sakoneko Erakustaldiak" programa garatzeko.
  • Onartzea "Debagoiena 2030: Garapen iraunkorrerako Sarea" ekimena osatzen duten erakundeekin sinatu beharreko hitzarmena: ekimen hori sustatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzen zuen 2020ko ekainaren 30eko erabakiaren aurka jarritakoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Atsobakar Egoitzari (Atsobakar Etorbidea, 1) dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Lasarte-Oriako Udalak egindakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 10/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa, Ogasun eta Finantza Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea  eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Zerga zehapena barkatzeko eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea 1. Sortako zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako eskualde sareko eta sare lokaletako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-11/2017).
  • Onestea 2. Sortako zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako eskualde sareko eta sare lokaletako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-11/2017).
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: Gipuzkoako Foru Sareko Errepideen bide segurtasunaren kudeaketa integratua (5-SV-22/2020-AT).
  

1570