Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 24ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
​MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA<
  • Behin betiko onestea Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala, "Ergobia Ibilbidea" 09 HIEri buruzkoa.
  • Gastua baimendu eta xedatzea Autobuses Garayar SA enpresaren alde: 2020ko lehenengo seihilekoan "Andoain-Donostia, adarrekin" eta "Pikoaga- Hernani-Donostia" emakidetako bidaiarien garraio erregularreko zerbitzuak ustiatzeagatik adostutako konpentsazioari aurre egiteko.
  • 2020ko lehen seihilekoari dagokion gastua baimentzea: bidaiarien errepideko garraio kolektiboaren foru emakidetan Txartel Bakarra ezartzeagatik eman beharreko kalte-ordaina.
  • Ontzat ematea merkataritza konpainia honen estatutu sozialak aldatzeko egindako proposamena: ZAISA Irungo Aduana-Guneko Elkarte Sustatzailea sozietatearenak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretu-Araua, COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onestea eta dagokion kontratazio espedientea: N-I errepideko zoruaren egitura 440,280 eta 441,950 kp-en artean, Gasteiz-Irun noranzkoan, berreraikitzeko eta birgaitzeko proiektua (1-RF-7/2020).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Meaga gainean (Getaria) biribilgunea egiteko proiektua (1-I-17/2017).
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare lokaletako errepideetan zorua birgaitzeko zerbitzuak (4-RF-96/2019).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Txoke Plana, gizarte zerbitzuen arloan Covid-19ak eragindako osasun krisialdiari aurre egiteko.