Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2020ko deialdia onartzea: irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei zuzendutakoak giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza defendatzeko eta hedatzeko proiektuak egiteko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalei nahiz Gipuzkoako Lurralde Historikoan finkatuta dauden tokiko garapen agentziei zuzendutakoak aniztasunean bizikidetza alorrean udal proiektuak gauzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2020ko deialdia onartzea: Oroimen historikoa berreskuratzea xede duten proiektuak gauzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: "Gipuzkoa Industria 4.0: Produktuen eta zerbitzuen garapena" izeneko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: "Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko programa"koak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • "Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa" foru fundazioaren estatutuak aldatzea.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea San Martin egoitza eta eguneko zentroari (Martzelino Zelaia, 9) dagokien higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Oñatiko Udalak egindakoa.
  • Besterengarritzat jotzea eta enkante irekiaren bidez besterentzea: Errenteriako Juan Crisostomo Arriaga kaleko 5. zenbakiko eraikineko "I" hizkiaz identifikatutako trastelekua.
  • Besterengarritzat jotzea eta enkante irekiaren bidez besterentzea: Lezoko Iturrin Bailaran dagoen industria-erabilerako partzela.
  • Gastua baimentzea eta xedatzea UTE Intermodal Donosti enpresaren alde: Donostiako autobus geltokiaren zerbitzuak emateari dagozkion tasak ordaintzeko 2020. urtean.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • 2020ko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea Bide Azpiegituretako Departamentuan. (Irungo Hegoaldeko Ingurabidearen 1. zatia).