Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 11ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 11ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 11ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuak xedatutako nekazaritza ingurumenaren eta klimaren laguntzak eta nekazaritza ekologikoaren laguntzak.
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuak xedatutako mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazio ordainak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Oinarri arautzaile hauek onartzea: 2020. urtean Gipuzkoako etorkizuneko kirolariak izendatzeko.
  • Baimena ematea Kiroleko Eurored sarea desegiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Arau Proiektua, Europako zuzentarauen transposizioarekin lotutako zerga aldaketa batzuk ekarri eta beste zenbait aldaketa tekniko sartzen dituena.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Gastua baimendu eta xedatzea: pertsonak gizarteratzeko alorrean diharduten hainbat entitaterekin sinatutako kontratu programek eta lankidetza hitzarmenek 2020an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Casa Hospital San Juan de Dios entitatearekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Residencia San Cosme y San Damian, S.L. entitatearekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Fundación Residencia San Miguel Mikel Deuna Egoitza Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: haur eta nerabeen alorrean diharduten entitateekin sinatutako kontratu programek eta lankidetza hitzarmenek 2020an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.