Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: "Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean" programako dirulaguntza lerrokoak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen 2020ko deialdia onartzea: Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa Programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile orokorrak aldatzea eta oinarri arautzaile espezifikoak eta 2020ko deialdia onartzea: Internazionalizazio Programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Gauzazko dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarako.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa egiteko.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak igotzea.
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiko II. Aurrerabide Plana eta Kudeaketa Aurreratuko Eredua.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Behin betiko onartzea Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorra.
  • Pasaiako Portuko Agintaritzari doako lagapen hau eskatzea: Pasaiako Portuaren zerbitzugunearen Antolamendu Plan Bereziaren Berrikuspenaren dokumentuko 3. "Herrera Iparraldea" gunearen E.3.3 ekipamendu partzela.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • 2020ko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onestea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: N-634 errepidean (25,280-25,690 KP) eustorma eta babesteko pantaila dinamikoa jartzea (3-ME-78/2019).
  • Onestea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Donostian, GI-20 errepideko 8,150 eta 8,300 KPen artean, pantaila akustikoak jartzea (2-PA-85/2019).
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Azkoitian, Aizpurutxo auzoko zeharbidean GI-631 errepidearen paraleloan oinezkoentzako lotura proiektuko obrak (1-MT-66/2018).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Residencia Berriz 1, SLU entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa: desgaitasun egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2020an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea: mendeko adineko pertsonei egoitza, unitate psikogeriatriko eta eguneko zentroko zerbitzuak eskaintze aldera sinatutako kontratu-programek eta lankidetza hitzarmenek 2020an eragingo dituzten obligazio ekonomikoak betetzeko.
  • Onartzea Fundación Tutelar Atzegi fundazioarekin sinatu beharreko kontratu-programa: judizialki ezgaitutako edo ezgaitzeko prozesuan dauden eta desgaitasun intelektuala duten pertsona helduen tutoretza zerbitzua eskaintzeko.
  • Cáritas Diocesana de San Sebastián entitatearekin sinatutako kontratu-programa eraginik gabe uztea eta entitate horrekin sinatu beharreko kontratu-programa berria onartzea: gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea Kirolgi Fundazioari Gipuzkoako kirolariei zuzendutako dirulaguntzak emateko eta oinarri arautzaileak onartzea.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: kirol arlokoak.