Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko jasangarritasuna eta ingurumeneko hobekuntza sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, eskualdeko erakundeei, elkarteei eta enpresei zuzendutakoak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos, SA foru sozietate publikoari Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera aitortzea.
  • Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos SArekin zerbitzu informatikoak emateko sinatutako hitzarmena bertan behera uztea eta entitate horri egingo zaizkion enkarguen baldintza orokorrak onartzea.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostu zerrenda eta lan kontratupeko langileei gordetako lanpostu zerrenda.
  • Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan hainbat demandatzailek Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako administrazioarekiko auzi errekurtsoetan egindako eskaeren aurrean.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Jesusen Bihotza Egoitzari (Gabierrota Pasealekua, 1) dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Errenteriako Udalak egindakoa.
  • Onartzea Iturbide Egoitzari (Garibai  etorbidea 1 eta 3 zenbakiak) dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Arrasateko Udalak egindakoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Sari honen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea: "2019/2020 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak" izenekoa.
  • 2020ko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea Ogasun eta Finantza Departamentuan. (Proiektu informatikoak eta Errotaburu 2ko fatxada zaharberritzea).
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onestea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Itziarrera doan GI-3210 eta Itsapera doan GI-3291 errepideen eta N-634 errepidearen arteko Itziarko gaineko bidegurutzean zuzeneko bideadarra duen biribilgunearen Proiektua (1-I-42/2019).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-631 errepideko Basarteko bidegurutzean (Azkoitia-Azpeitia) biribilgunea egiteko proiektu berrikusia (1-I-39/2018-RP).
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko tresna geoteknikoak ezarri eta kontrolatzeko zerbitzua (6-O-77/2019).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen deialdia onartzea: 2020. urtean Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoa.
  • Onartzea Emaus Fundación Social fundazioarekin sinatu beharreko kontratu-programa: bazterketa egoerei eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzeko.
  • Aldatzea Gibeleta, SA entitatearekin sinatutako kontratu-programa eta Caser, SAU entitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmena: 60 urte baino gehiago duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zerbizuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2020rako antolatutako udako ekintzetan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dituzten prezio publikoak ezartzekoa.