Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 4ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 4ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko otsailaren 4ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: "Koldo Mitxelena Kulturunea - KMK Eraikinaren Eraberritze Integrala".
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalek eta tokiko erakunde txikiek herritarren partaidetza sustatzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea «Abe Private Equity Fund, FCR» izeneko arrisku-kapitaleko funtsean A motako partaidetzak harpidetzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektua (2-NC-108/2017).
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektuko obren laguntza teknikoa (2-NC-108/2017-DO).
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-2637 errepidea hobetzeko proiektua, Kortaberriako biribilgunetik Zegamako Ondaraldea poligonoraino (2-EM-58/2017).
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepide sarean artapen orokor, konponketa eta birgaitze lanak egiteko zerbitzu kontratuetan laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-klausulen jarraipena eta kontrola (16-SR-94/2019).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Onartzea Atzegi Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartearekin sinatu beharreko kontratu-programa: garuneko paralisia eta antzeko desgaitasunak dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko.
  • Onartzea Asociación Guipuzcoana de Autismo erakundearekin sinatu beharreko kontratu-programa: espektro autistaren nahasmendua duten pertsonentzako laguntzadun etxebizitza eta eguneko zentroko zerbitzuak nahiz bizimodu independentearen laguntza eskaintzeko.
  • Onartzea Aspace Gipuzkoa elkartearekin sinatu beharreko kontratu-programa: garuneko paralisia eta antzeko desgaitasunak dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko babesik gabeko adingabeei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzea xede duten kontratuetan prezio eguneratuak onartu zituen Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: "Gipuzkoako Ingurumen Gunea abiarazi ondorengo lehen lau urteetan epidemiologiako zerbitzu espezializatuak (2020/04-HH-ZE)."
  • Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: hondakinen prebentzio eta birziklatzeari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.
  • Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa fundazioak eman beharreko sari hauen oinarri arautzaileak onartzea: "Klima aldaketaren aurkako enpresa erronkak ekonomia zirkularra sustatzearen bidez" izeneko programakoak.