Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/10/27
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Bitarteko eta komunikazio euskarri desberdinetan informazio, publizitate, komunikazio eta gizarteratze elementuen planifikazioa eta erosketa zerbitzuak. Aurretiazko tramitazioa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Hornidura kontratazio espediente hau onartzea: Elisa kitak erosteko behi aziendaren osasun planerako, abeltzaintzako gainerako aziendei eragiten dieten beste patologia batzuk kontrolatzeko saneamendu kanpainak eta kontrol ofizialeko analisietarako. Aurretiazko tramitazioa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko programakoak.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean ELKARGI Elkarrekiko Berme Sozietateari: finantza erakunde mailegu-emaileek Gipuzkoako enpresei (ETEak batez ere), maileguen amortizazio gabealdiak emateko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: ELA sindikatu atalak jarritakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2020ko ekainaren 30eko erabakiaren aurka.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • UNED-Bergarako Fundazioaren estatutuen aldaketa onartzea, 2020ko otsailaren 26an Fundazioaren Patronatuko Batzordeak erabakitakoarekin bat etorriz.
  

1535