Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 6ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 6ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko urriaren 6ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Onartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Foru Plana Gipuzkoan (2020-2023).
  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare sozialetako kontu ofizialak, web orriak eta mugikorretako aplikazioak sortzeko prozedurak eta «Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunikazio digitalaren erabilera eta estilo gida».
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan Pasaiako Portuko Agintaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako hainbat administrazioarekiko auzi errekurtsoetan egindako eskaeren aurrean.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Besterengarritzat jotzea eta enkante irekiaren bidez besterentzea: Irungo "1.3.01 Porcelanas Bidasoa" eremuko Egikaritze Unitatearen Birpartzelazio Proiektuko "A-B" erreferentziarekin adierazitako hiri-finka.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2020. urterako ezartzen dituena.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi (A-15 Autobidea) tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) Proiektua idazteko laguntza teknikoa (2-IN-17/2020-AT).
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Debako eta Mutrikuko udalekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmen hau onartzea: Deba ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiaren funtsekin lanean aritzeko zerbitzuak.