Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Gastu gehigarria baimendu eta xedatzea Autobuses Garayar SA enpresaren alde: 2020ko lehenengo seihilekoan "Andoain-Donostia, adarrekin" eta "Pikoaga- Hernani-Donostia" emakidetako bidaiarien garraio erregularreko zerbitzuak ustiatzeagatik adostutako konpentsazioari aurre egiteko.
  • 2020ko lehen seihilekoari dagokion gastu gehigarria baimendu eta xedatzea: bidaiarien errepideko garraio kolektiboaren foru emakidetan Txartel Bakarra ezartzeagatik eman beharreko kalte-ordaina.  
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobian Beasain-Bergara arteko zati batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautzen duena.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarearen Katalogoa onartzea.
  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: AP-8 autobideko 66+400 eta 67+300 kp-en artean, Elgoibar parean, pantaila akustikoak eraikitzeko (gakoa 1-PA-3/2020).
  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: lerradura konpontzeko GI-632 errepidean (15,200 kp) Bergarako noranzkoan -Deskargako gaina- (gakoa 1-V-12/2001-S1-PR).
  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: GI-3671 errepideko 2,440 eta 2,520 kp-en artean lerradura izandako ezponda egonkortzeko (4-ME-91/2019).
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Donosti Gipuzkoa Basket 2001 SKE-SAD taldeari: ACB ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko eta Gipuzkoako saskibaloia sustatzeko.