Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
DIPUTATU NAGUSIA
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Udako Euskal Unibertsitateari: euskarazko online ikasketak eskaintzeko proiektu berritzaile baten diseinua finantzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektorean COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Behin betiko onestea Zaldibiako "Aztiriaga-Bikarioetxe-Txamarretxe" 3. Areari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa.
  • Behin betiko onestea "Ahlstrom Munksjö Paper-fabrika 16" eremuari buruzko Berastegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa.
  • Onartzea Bergarako Udalak egindako doako erabileraren lagapen hau: Ernai kaleko 21. zenbakiko lokalarena eguneko zentro bat ezartzeko eta Bergarako Udalari Boni Laskurain pasealekuko, 9. zenbakiko eraikineko lokalaren erabilera doan lagatzea gizarte zerbitzuekin lotutako jarduerak egiteko.
  • Onartzea etxebizitza gisa egokitutako 277,68 m2-ko azalera duen eremu baten erabilera pribatiboaren emakida: Urnietako Udalak emana, gizarte-baliabide bat ezartzeko.
  • Onartzea banakako sei apartamentu, beheko solairuko lokal bat (trastelekua) eta sartzeko atariaren erabileraren doako lagapena, Urnietako Udalak egindakoa: gizarte-baliabide bat ezartzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • 6/2020 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 21ekoa, COVID-19aren osasun larrialdiaren ondorengo zerga neurri gehigarriei buruzkoa.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko errepideetako neguko bidezaintzarako urgarrien horniketa  (1-SM-28/2020).