Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 28ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko uztailaren 28ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programakoak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onartzea eta herri onurakotzat jotzea: Jaizkibelgo (Hondarribia) ekialdeko magaleko erreken uholdeak prebenitzeko proiektua 2. fasea. 6. eta 8. kolektoreak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Barne sustapen bidez garbikuntza-jantokiko langileen, balio anitzeko langileen, ingurumeneko langileen eta sukaldari laguntzaileen plazak betetzeko hautapen prozesurako deialdia.
  • Baimena ematea IZFE SA foru sozietateari: beharrezkoak diren kontratazioak egite aldera hautaketa-prozesua burutzeko.
PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: "ZU.08 Eskuzaitzeta" hirigintza eremuko Mubil Poloari dagozkion proiektuak eta bestelako azterketa tekniko osagarriak idazteko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Behin betiko onestea "Erribera" 18. sektoreari dagokion Adunako Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa.
  • Kontratazio espediente misto hau onartzea: Gipuzkoako bidaiarien hiriarteko errepideko garraio zerbitzu erregularraren ustiaketarako, bidaiarientzako informaziorako eta baliozkotze eta salmentarako laguntza sistemaren proiektua idatzi, hornitu, konfiguratu, zerbitzuan jarri, operatu eta mantentzeko.
  • Proiektu aldatu hau aldatzeko espedientea haste aldera baimena ematea: Azitain-Maltzaga (Eibar), 9. ibilbidea, Ego Bailara, 09 001F tartea, oinezkoentzako bizikleta-bidea eraikitzeko, 1. eta 2. loteak (Gakoa: 1-BI-9/2017).
  • Indarrik gabe uztea Diputatuen Kontseiluaren 2018ko irailaren 11ko erabakia, zeinaren bidez Pasaiako Portuko Agintaritzari zuzeneko dirulaguntza eman baitzion 2018ko abenduaren 1etik 2019ko abenduaren 1a arte zenbait  jardueren gauzatzea finantzatzeko; eta onartzea zuzeneko dirulaguntza berria ematea.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Lezoko Udalari: 2020. urtean egin beharreko zenbait inbertsio finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: 2020. urtean egin beharreko zenbait jarduketa eta inbertsio finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Errenteriako Udalari: 2020. urtean egin beharreko zenbait inbertsio finantzatzeko.
  • Gobernantza Departamentutik desatxikitzea, zerbitzu publikotik jaregitea eta doan besterentzea hainbat ondasun higigarri.
  • Onartzea zerbitzuen emakida kontratu honen esleipena: "Tolosa, N-I eta Buruntzaldea eta Donostiarekiko konexioak" izeneko erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregularra emateko.
  • Lasarte-Oriako eta Usurbilgo udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena onartzea: "Lasarte-Txikierdi oinezkoen eta bizikleten arteko bidea eraikitzeko proiektua, 2. fasea" gauzatzeko eta finantzatzeko, 02 003F bizikleten eta oinezkoen bide-zatia eraikitzea barne hartzen du (Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialeko Donostia-Mutriku 2. ibilbidea).
  • Proiektu hau onartzea eta dagokion kontratazio espedientea: Lasarte-Txikierdi oinezkoentzako bizikleta-bidea eraikitzeko proiektuaren 2. fasea (2. ibilbidea: Donostia-Mutriku).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • 2020ko auditoretzen urteko plana.
  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gobernantza Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
  • Proiektua eta horri dagokion kontratazio espedientea onestea: N-I errepideko 435,670 eta 436,225 KP-en artean (Tolosa) pantaila akustikoak jartzeko (2-PA-5/2020).
  • Proiektu hau onestea: GI-2632 errepidetik Urretxurako sarreran Intxeneako biribilgunea egiteko (2-I-51/2019 gakoa).
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Aldundiaren Foru Sareko errepide arruntetako seinale horizontalak jartzeko (1-MV-11/2020).
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Behin betiko onartutzat ematea Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzentzeko, eraikitzeko, ekipatzeko eta ustiatzeko lanei buruzko bideragarritasun azterketa eta dagokion kontratazio espedientea onartzea.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • 7/2020 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Nazioarteko Lankidetzako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia onartea: "Kultura eskola bonuak" Gipuzkoako ikastetxeetako batxilergoko eta gradu ertaineko ikasleei emateko eta "kultura eskolako bonuak" emateko entitate atxikien izaera hartzeko.
  • Zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikoen dokumentazio garaikidea antolatzeko eta deskribatzeko zerbitzuak, bi lotetan banatuta.