Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/11/16
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Donostiako Gurutze Gorriaren Zentro Soziosanitarioari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" emateko espedientea hastea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea kontratazio espediente hau: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundian, Batzar Nagusietan, Kabian eta Uliazpin edariak eta elikagaiak saltzera zuzendutako makinak instalatzeko eta ustiatzeko zerbitzuen emakida kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Onestea "Eraldaketa Digitaleko Plana 2021-2025".
  • Gizarte langile bat karrerako funtzionario izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion obra kontratazio espedientea onestea: "Eskuzaitzetan MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroa gauzatzeko proiektua" (aldez aurreko tramitazioa).
  • Zerbitzu honen kontratazio espedientea onestea: Eskuzaitzetan MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroa gauzatzeko proiektuari dagozkion obren zuzendaritza (aldez aurreko tramitazioa).
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Gureak Lanean SA.ri lokal baten egokitzeko lanak finantzatzeko Club House proiektu pilotua gauzatzeko.
  • Gastu gehigarria baimentzea: Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko dirulaguntza programaren 2021eko deialdian.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko erabaki honetan: Laskoaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) doan N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuetan desjabetutako lurzatiak herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzen zuena.
  • Akatsen zuzenketa Diputatuen Kontseiluaren 2021ko martxoaren 23ko erabaki honetan: Errenterian N-I Errepidearen Saihesbidea egiteko Proiektuaren partzelarioko 061 zk. lursaila herri jabaritik desatxikitzea onartu zuena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 7/2021 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 16koa, Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Araua Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziara egokitzekoa.
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: biribilgunea egitea Ugartemendiko N-I-419-1 bide adarrean (tramitazio aurreratua).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean AFAGIri "Arrasateko eskualdean Alzheimer duten pertsonentzako Psikoestimulazio taillera" ekintza finantzatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Urnietako Udalari Sarobe Arte Eszenikoen Zentroaren instalazioak hobetzeko gastua finantzatzeko.
  

1614