Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 23ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 23ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/11/23
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala: emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
  • Onestea Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena euskara hutsezko hedabideen ekintzabidea ziurtatzeko 2022-2024 aldian.
  • Onestea Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena Euskaraldia ekimena gauzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Errenteriako Udalari, Badalab Partzuergoaren egoitzaren obrak finantzatzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2022ko deialdia onestea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko (aldez aurreko tramitazioa).
  • Dirulaguntza hauen 2022ko deialdia onestea: nekazari gazteek enpresak sortzeko (aldez aurreko tramitazioa).

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE, SAri egin beharreko Ogasun eta Finantza Departamentuko "Zerga" enkargua aldatzea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: aurkeztutako alegazioak ebatzi eta Eskoriatzan AP-1eko Zarimutzeko tuneleko hego ahoan drainatzea hobetzeko eta jarduteko proiektua onetsi zuen 2021eko uztailaren 27ko erabakiaren aurka jarritakoa.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bertan behera uztea Casa de Hermanas Hospitalarias Aita Menni entitatearekin indarrean dagoen kontratu-programa eta onestea sinatu beharreko kontratu-programa berria: mendekotasun egoerak eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Aldatzea Hurkoa Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa: III. (erregimen ekonomikoa) eranskina.
  

363