Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 30eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko azaroaren 30eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/11/30
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Adierazpen Instituzionala: 2021eko Euskararen nazioarteko eguna.
  • “Gipuzkoako Urrezko Plaka” ematea Donostiako Gurutze Gorriaren Zentro Soziosanitarioari.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda: parkez parkeko 48 suhiltzaile lanpostu sortzea.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda: aldatzea zerbitzuburu lanpostu jakin batzuen sailkapen taldea eta eskatzen den titulazioa.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen lanpostu zerrenda: lanpostu jakin batzuetan ezagutza espezifikoak eskatzea titulazio baldintza gisa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari Seed Gipuzkoa SCR SA sozietatearen kapital-gehikuntzaren ehuneko berrogeita hamarrean parte har dezan.
  • Errentan hartzea Zarauzko Salegi kaleko 14. zenbakiko etxebizitza: gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza gisa erabiltzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: Oñatin, GI-2630 errepideko 18,250 KP-an, Goribarko biribilgunea egiteko Proiektua.
  • Baimen eskaera, proiektu hau aldatzeko: Lasarte-Orian N-I errepideko 451,820 eta 452,275 KP-en artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Justifikazio epea aldatzea eta gastu gehigarri bat baimentzea gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioetara zuzendutako dirulaguntzen 2021eko deialdian.
  • Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalekin eta mankomunitateekin sinatu beharreko hitzarmen eredua: 2021-2023 epealdian Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko.
  • Atzera egitea buru nahaste larria duten pertsonentzako laguntzadun etxebizitza (Zarautz eta Donostia) zerbitzuaren kontratazio espedientean; eta espediente berria onestea (aldez aurreko tramitazioa).
  • Aldatzea Gureak Inklusio Fundazioa entitatearekin sinatutako hitzarmena: III. eranskina (araubide ekonomikoa).
  • Aldatzea Sutargi SAL entitatearekin sinatutako hitzarmena: III. eranskina (araubide ekonomikoa).
  • Onestea Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) barruan inbertsio eta proiektu sozialetarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak; eta 1. (Iraupen luzeko babes eta zaintza plana) eta 2. (Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana) lerroetarako 2021eko deialdia.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kirol arloko dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2021eko deialdia onestea: kirol instalazioetan obrak egiteko (C.10 azpi-lerroa).
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Larraulgo Udalari: udal-pilotalekua egokitzeko lanak finantzatzeko.
  

489