Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2021eko martxoaren 23ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko martxoaren 23ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/03/23
Foto Diputatuen kontseiluak...

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostu zerrenda eta lan kontratupeko langileei gordetako lanpostu zerrenda.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko hogei administrazio orokorreko teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • IZFE, SAk bete beharreko Gobernantza Departamentuko "Administrazio Elektronikoa" izeneko proiektuaren mandatua onartzea.
  • IZFE, SAk bete beharreko "Gobernantza Departamentuko aplikazioen eta sistemen mantentze orokorra" izeneko proiektuaren mandatua onartzea.
  • Formalki egiaztatutzat ematea Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Inform├íticos SA foru sozietate publikoak lurraldeko izaerarik ez duten foru sektore publikoko botere esleitzaileek eskatutako enkarguak egiteko giza baliabide eta bitarteko material egokiak dituela.
  • EUDELekin - Euskadiko Udalen Elkartearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onartzea: Gipuzkoako udalei eta gainerako tokiko entitateei zerbitzu informatikoak emateari buruzkoa IZFE, S.A. sozietate publikoaren bidez.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Besterengarritzat jotzea eta enkante irekiaren bidez besterentzea: Pasaiako Donibane kaleko 31. zenbakiko lehenengo solairuko ezkerreko etxebizitza.
  • Onartzea Miguel Sanz jaunak egindako dohaintza Carlos Sanz artistaren bildumaren zati handi bat hartzen duena: zehazki, mihise edo taula gaineko hirurogeita hamazazpi margolan, mila obra inguru paperean (marrazkiak, collageak, grabatuak, fotograbatuak, etab.), eta egileari buruzko hainbat dokumentazio grafiko eta idatzi.
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea Bilbao-Behobia Autobidea egiteko proiektuko lanak gauzatzearren desjabetutako 2539, 2540, 2541 eta 2542 zenbakiko finken lurren azalerak.
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea Errenterian N-I Errepidearen saihesbidea egiteko proiektuko (10-V-128/90) 41 eta 61 zenbakiko finken lurren azalerak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2/2021 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 23koa, COVID-19arekin zerikusia duten aparteko zerga neurri gehigarriak ezarri eta jarduera ekonomikoa berrabiarazten eta digitalizatzen laguntzeko beste neurri batzuk onesten dituena.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Obren kontratazio espediente hau onestea: GI-3671 errepideko 2,440 eta 2,520 kp-en artean lerradura izandako ezponda egonkortzeko proiektua (gakoa: 4-ME-91/2019-PA).
  • IZFE, SAk bete beharreko Bide Azpiegituretako Departamentuko aplikazioen mantentze eta euskarri lanei dagokien mandatua onartzea.
  

543