Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/02/23
Foto Diputatuen kontseiluak...

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako lanabesak eramateko eta salbamendurako bi ibilgailuren hornidura (X21003).
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Miramongo guneko mantentze lanen  (eraikina eta instalazioak) eta logistikaren zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa (X20015).
  • Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien Klasea sortzea Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan (B taldea).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostu zerrenda aldatzea.
  • Dagozkion akzio judizialak erabiltzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskubideak defendatzeko, 175587-110 premiamenduzko administrazio espedientearen ondorioz.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko jasangarritasuna eta ingurumeneko hobekuntza sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, mankomunitateei eta eskualdeko erakundeei zuzendutakoak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia onartzea: Internazionalizazio Programakoak (aldez aurreko tramitazioa).

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 4/2021 Foru Dekretua, otsailaren 23koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzekoa.
  • Ondare erantzukizuneko zenbait espediente ebaztea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuari baimena ematea: SAPA OPERACIONES, S.L., AKABA USURTEK, A.I.E., USURTEK, S.L. eta AKABA, S.A. enpresen alde onartutako zorren zatikapenaren ordainketa plana aldatzeko.
  • Berri ematea honako kontratu hau elkarrekin adostuta suntsiarazteari eman zaion adostasunaren inguruan: IZFE eta INDRAren artean sinatutakoa, KONTUA zerga-bilketarako plataforma berria sortu, garatu eta ezartzeko zerbitzu informatikoen prestaziorako proiektua.
  

610