Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 2ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 2ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/02/02
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Bankoa entitatearekin formalizatu den finantzaketa eragiketaren berri ematea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos SA" (IZFE SA) foru sozietateari baimena ematea: hainbat pertsona kontratatzeko mugagabeko kontratuen bidez.
  • Baimena ematea IZFE SA foru sozietateari: langileen kontratazioak egite aldera hautaketa-prozesua burutzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea "Vivero" izeneko finkaren doako erabilera lagapena, Villabonako Udalak egindakoa: sagarra kontserbatzeko eta sustatzeko eta Tolosako babarruna hobetzeko zentro esperimentalak mantentzeko eta garatzeko.
  • Gastua baimentzea eta xedatzea UTE Intermodal Donosti enpresaren alde: Donostiako autobus geltokiaren zerbitzuak emateari dagozkion tasak ordaintzeko 2021. urtean.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Fundación José Matía Calvo entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa: mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  • Onartzea Gestión de Servicios Residenciales S.Coop. sozietatearekin sinatu beharreko kontratu-programa: adinekoentzako egoitza-zentroetan premiei aurrea hartu eta horiei erantzuteko zerbitzuak emateko.
  • Aldatzea giza bazterketa egoeran dauden pertsonak gizarteratzen laguntzeko diren zerbitzuak eskaintzeko Emaus Fundacion Social entitatearekin sinatutako kontratu-programa: I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokalekua), II. eranskina (langileen zerrenda) eta III. eranskina (erregimen ekonomikoa).
  

543