Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 30eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko otsailaren 30eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/03/30
Foto Diputatuen kontseiluak...

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan, joera eta aldaketa sozialen eta ekonomiaren bilakaeraren arloko ikerketa eta dibulgazio proiektuetarako bekak emateko.
  • Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien eta Euskaltzaindiaren artean sinatu beharreko esparru hitzarmena onartzea: elkarlanaren oinarriak ezartzeko 2021-2024 epealdian.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2021 urterako kontratazio publikoko Plana onartzea.
  • 1368/2014-L zenbakiko aurretiazko eginbideetan behin-behineko largespena eskatzea.
  • 510/2015-L zenbakiko aurretiazko eginbideetan behin-behineko largespena eskatzea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa fundazioak eman beharreko sari hauen oinarri arautzaileak onartzea: "Klima aldaketaren aurkako enpresa erronkak ekonomia zirkularra sustatzearen bidez" izeneko programakoak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2021eko deialdia onartzea: "Innobideak-kudeabide" programakoak.
  • Zuzenean emandako dirulaguntza honetan ezarritako epeak bigarren aldiz luzatzea: sukaldaritza- eta hostalaritza- sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialari emandakoan.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA                          

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren epe ertaineko 2022-2024 bitarteko aurrekontu plana bateratua.
  

536