Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko urriaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/10/26
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten jarduketetarako emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutakoak (aldez aurreko tramitazioa).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea kontratazio espediente hau: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez motordun ibilgailuen aseguruak kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Onestea Castellóko Probintzia Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, teknologia eta ezagutza transferitzeko, gardentasunaren eta kontuak ematearen mesedetan.
  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen eta lan kontratupeko langileen lanpostu zerrenda.
  • Berraztertze errekurtso hau ebaztea: herrilanetako erdi mailako teknikarien zortzi plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzeko 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertze errekurtso hau ebaztea: kiroletako erdi mailako teknikarien bost plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzeko 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertze errekurtso hau ebaztea: lan arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikarien bi plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzeko 2021eko ekainaren 22ko erabakiaren aurka jarritakoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Oarsoaldea SA eskualdeko garapen agentziari Enpresa Bidelagun 2020 proiektua finantzatzeko.
  • Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programaren diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituen 2021eko irailaren 7ko erabakia aldatzea.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimentzea eta xedatzea Gestión de Estaciones de Autobuses Atotxa SLU enpresaren alde Donostiako autobus geltokiko zerbitzuak nahitaez emateagatik 2021ean ordaintzeke dauden tasen ordainketari aurre egiteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Obra hauen kontratazio espedientea onestea: GI-20 Donostiako Saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusikoak.
  • Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: GI-20 Donostiako Saihesbidean Marrutxipiko lotunearen proiektu berrikusiaren obren zuzendaritzari laguntza teknikoa.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: desgaitasunaren balorazioak egiteko eta mendekotasuna baloratzeko eskatzaileei buruzko informazioa lortzeko beharrezkoak diren irizpen mediko eta psikologikoak egiteko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • Akatsak zuzentzea, 2021eko irailaren 7ko erabaki honen II. eta III. eranskinetan: babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko hainbat entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak aldatzekoa.
  

1570