Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/11/15
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: emakumeen elkartegintza sustatzeko eta partaidetza soziala bultzatzeko emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeei zuzendutakoak. Aldez aurreko tramitazioa.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen eta lan kontratupeko langileen lanpostu zerrenda.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Obra hauek esleitzeko prozedura hutsik deklaratzea: zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkamendua egiteko Exekuzio Proiektukoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programakoak.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Euskal Kostaldeko Geoparkea Kudeatzeko Elkarteari (Geogarapen) The First 100 IUGS Geological Heritage Sites kongresua antolatzeagatik.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak egitea, konpromiso kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Atzera egitea Eibarko Egogain zentroko ikuzketa zerbitzuaren kontratazio espedientean eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Aldatzea hainbat erakunde laguntzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmena eta kontratu-programak: adinekoentzako zentroetako itundutako plazak handitzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Diru ekarpen osagarria egitea Kirolgi Fundazioari Donostiako Gipuzkoa Basket SAD eta Iraurgi SB taldeak LEB ORO Ligako lehiaketan parte hartzea finantzatzen laguntzeko.
  

2531