Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 7ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko ekainaren 7ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/06/07
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratu hau suntsiarazteko prozedurari hasiera ematea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez bulegoko materialen hornidura kontratatzeko esparru akordioaren 1. sorta eta akordio horretan oinarritutakoa.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: merkataritza-sozietateei bere erakunde-karbonoaren aztarna kalkulatzeko eta murrizteko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastua baimentzea eta xedatzea Avanza Bidaiak Euskadi SA eta Compañía del Tranvia de San Sebastián a Tolosa SA enpresen alde, bidaiarien errepideko garraio kolektiborako foru-emakiden behin betiko likidazioak ordaintzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separata, aurrekontu eguneratua.
  • Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onestea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separataren obren zuzendaritzari laguntza teknikoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko proiektuaren 1. separata, aurrekontu eguneratua.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Loiolako sahiesbideko Irungo noranzkoko galtzadara sartzeko adarreko 4. zutabearen burua konpontzea.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Jose Matía Calvo Fundazioak aurkeztutako kalte galeren erreklamazioak ebaztea.
  • Entitate kolaboratzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmen eta kontratu-programak aldatzea: babes gabezia egoeran dauden adingabeei, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko zerbitzua (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
  

2206