Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Diputatuen kontseiluak 2022ko irailaren 27ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko irailaren 27ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/09/27
Foto Diputatuen kontseiluak...

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Eusko Jaurlaritzari eskatzea hauteskunde-unitate gisa zehatz dezala Kabia foru-erakunde autonomoa.
  • Albaitari bat karrerako funtzionario izendatzea.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizikleten bideen udal sarea garatzeko programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea 2023. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomikoak eta teknikoak eta egutegia.
  • 14/2022 Foru Dekretua, irailaren 27koa, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko lehendakaria izendatzekoa.
  • Konpromiso kredituen transferentziak Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Kredituen gaikuntza sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta prezioen salbuespeneko berrikuspena onestea Astigarragako GI-2132 errepidea eta 27. Poligonoa lotzeko proiektuaren obra kontratuan (2-NC-108/2017-2LIC).
  • Oiartzungo udalarekin eta Lanbarren Parke Logistikoa SA sozietatearekin hitzarmena onestea Oiartzungo GI-3632 errepideko 0ยด590 eta 0'675 KP-en artean oin-horma bat eraikitzeko eta 0'675 eta 0'720 KP-en artean oin-horma egonkortzeko (5-ME-58/2021-CON).

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Prezioen salbuespeneko berrikuspena onestea, Deba ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko proiektuaren obra kontratuan (729.EO/2020).
  • Indargabetzea ondorengo kontratua: Txuri-Urdin Izotz Jauregiaren kudeaketa zerbitzu emakida, BPXport, XXI SLU enpresarekin sinatutakoa.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari, "Uda Gipuzkoa" programa antolatzeagatik.
  

607